XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

E. Knô*rr, Diruzainak, 16 bai, bi zuri, eta J. Gorostiagak boto bakarra.

Gehiengo osoarekin, lehen bozketan izendaturik gelditu da Zuzendaritza.

Euskaltzain Ohorezkoak.

Zazpi euskaltzain ohorezko izendatu dira gero: Jacques Allieres, Balentin Enbeita... jaunak.

Zenbait batzorderen berri

Bertsolari batzordearen berri eman du J. San Martin jaunak.

Erabaki nagusia, azken bileran, 1985-ean Bertsolari Txapelketa antolatzea izan dela, esan du.

Horretarako, antolakizun batzordea alde batetik eta epai-mahaikoak bestetik, nor-beraren eginkizunetan bakarrik sartuko dira.

Azken-aurreko gelditu zirenak aurrera pasatzen dira.

Bizkaiko Aurrezki Kutxaren babesean Euskaltzaindiak eratutako sariketen erabakia aurkeztu dute epai-mahaikoek.

Felipe Arrese-Beitia olerki sariaren irabazle, Beldur naiz izenburu edo adierazgarriz etorria.

Toribio Alzaga Teatro saria Andre Zuria izeneko lanak jaso du.

Atlas Linguistikoari buruz hiru lankide ari direla galderak prestatzen, esan du Haritschelhar jaunak.

Uztaritzeko jardunaldien ildotik, datorren otsailerako zerrenda egina izango omen dute.

Lana ongi doa.

Maileguzko hitzei buruz hasia den lana aipatu du txosten labur batean euskaltzainburuak, jarraipena eskatzen duela agertuz.

Zientzia eta teknika hitzek ez baino, eguneroko hizkuntzan plazaratzen direnek dute erantzunaren behar gorria.

Horiek dute presa haundiena.

Datorren hileko batzarrera erabaki gabe dauden pundu nagusien hautapena eta sailkapena ekartzeko gogoa eta asmoa agertu ditu.

Euskera agerkariaren 1984-1.alea zabaldu da.

Bonaparte printzearen izkribu zerrenda eta N. Tauerren bildumarena ekartzen ditu, besteak beste.

I. M. Etxaide zenaren mendeurrena

Arratsaldeko bostetan Gipuzkoako Foru Diputazioaren areto nagusian egin da I. M. Etxaide zenaren mendeurrena gogoan dela eratutako batzarre irekia.

X. Aizarna, Gipuzkoako Batzarre Nagusietako Burua, L. Villasante Euskaltzainburua, J. Haritschelhar eta J. M. Satrustegi jarri dira mahaiburuan.

Euskaltzainburua mintzatu da lehenik, Euskaltzaindiak I. M. Etxaiderekin duen zorra aitortuz.

Gerra osteko une hartan bera buru zelarik hasi zen Euskaltzaindia lanean, antolatu ziren berriz Biltzarre nagusiak eta hasi zen euskara berpizten.

Kristautasuna, telefonoa eta Euskaltzaindia zirela bere lan nagusiak, azpimarratu du hizlariak.

Jon Etxaide euskaltzain urgazle eta omenduaren semeak agertu du bere aitaren nortasuna, eta aztertu ditu haren sineste integrista, Gipuzkoan telefonoa galtzeak sortu zizkion nahigabe eta kezkak, hala nola euskal liburu eta izkribuak.

Lan luze eta zehaztasunez borobildua ekarri du.